XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DABID.- Eta hori... liburu ala Entziklopedia oso bat da?
TANIA.- Har ezazu eta sofara eraman.
DABID.- Nork idatzia?
TANIA.- Jose Migel Barandiaran-ek.
DABID.-
Borondoron?
Berenderen?
Zer esan duzu?
TANIA.- Ba-ran-di-a-ran!
DABID.-
Ez oihukatu.
Entzun dizut!
Liburu honen idazlea
Gose naiz!
TANIA.- Dabid, Dabid, Dabid... kopeteraino naukazu.
Lastime!
Libubu honek ez du marrazkirik.
Ez da pertsonaia mitologikoen irudirik agertzen.
Baina irakurriz jakinen dugu zer nolako aurpegia zuten.
DABID.- Zer diozu?
Burutik jota al zaude, edo?
Liburu mardul hori ez dut irakurriko.
TANIA.- Dabid.
Nere onetatik ateratzen nauzu.
Zatoz hona nirekin irakurtzera.
Agudo!
Baina zer arraio daramazu?
DABID.-
Horrela pertsonaia mitologikoren bat ateratzen baldin bada, esango diot: Txoritxo, Txoritxo Erresinula eta Zasss!
Bere argazkia izanen dut.
TANIA.- Aaaahhhh.
Burutik jota zaude, oso.
Zatoz irakurtzera.
Ea zer dioen liburuaren hitzaurreak.
Liburu honetan irakurriko dituzun istorioak gaurko euskaldunon bizitzan erabat ahaztuta daude
.
Antzinako ipuinak, gure arbasoen mito zaharrak baino zertxobait gehiago dira
.